izenburua

Proyecto Gallanda del Instituto de Iurreta.

IURRETA INSTITUTUKO GALLANDA PROIEKTUA

2015-04-23

BIDEAN AURRERA

 
Ikasketa egun luze baten ondoren ez dago hoberik bokata eder bat bazkaltzeko baino. Zetarako? Ba Gallandako Urkiola kotxea egiteko. Elektronikako ikasleak ageri gara hemen, energiak hartzen projektuan buru belarri sartzeko. Aste osoa daramagu goizean ikasi eta arratsaldean kotxean aurrera egiten. Baina badabil bere fruituak ematen. Ikustea baino ez dago elektronikako atala ia bukatuta daukagula. Laster saioak egiten hasiko gara motorrera konektatuz egindako zirkuiteria osoa.
 
 
 
Bitartean Metaleko ikasleak kotxearen egituran lanean hasi dira. Atzeko ardatzaren trapezioak konponketa behar izan du, ardatzak okerdura bat zuelako eta konponketaren bitartez altuera gehiago emago diote kotxeari. Hau egin ondoren ardatza zuzen jarriko dute katea irten ez dadin.
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina